T: 943 314 591 | info@mediadoresgipuzkoa.com
 
Noticias

9 de Octubre de 2018 Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak lankidetza hitzarmena sinatu du IMQrekin

IMQk doako formazio jardunaldia eskainiko du azaroaren 29an Artekarien Elkargoaren instalazioetan, Aseguruak Banatzeari buruzko Zuzentarau berriaren inguruan. 

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoaren Donostiako egoitza izan da IMQ eta Elkargoaren arteko lankidetza hitzarmenaren sinaduraren lekuko. Hitzarmen horren bitartez, Gipuzkoako artekariengandik gertuago egongo da IMQ, eta bere irudia agerian egongo da Elkargoaren webgunean. Modu horretan lortuko da artekariek IMQ behar bezala identifikatzea eta gogoan izatea Euskadin buru den aseguratzaile gisa. Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoa bertako presidenteak, Iñaki Duranek, eta bicepresidenteak, Javier Cartónek, ordezkatu dute, eta Javier Aguirregabiria, IMQko zuzendariondoko nagusia, IMQren izenean aritu da. IMQren Gipuzkoako ordezkaritzako arduradun Urko Odriozola ere izan da bertan.

IMQk artekarientzat antolatu duen lehen formazio-saioa Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoko ekitaldi-aretoan izango da 2018ko azaroaren 29an, eta urriaren 1ean indarrean jarri berri den Aseguruak Banatzeari buruzko Zuzentarau berria izango du hizpide.

Gaur egun, 1.000 enpresak eta 354.000 aseguratuk baino gehiagok jarri dute bere konfiantza IMQrengan.

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak, bere aldetik, Gipuzkoako artekari elkargokide guztien gidari, tutore, defendatzaile eta ordezkari izateko helburu argia dauka, eta 170 kide baino gehiago dauka une honetan. Elkargoak bere kideak babesten ditu, eta aseguru artekaritzaren jardunean laguntzen die, aseguratuen interesen alde.

 

 




Galería de imágenes
Ver más noticias
 
Área del consumidor

Usuario:
Contraseña:
Entrar
Olvidé mi contraseña
 
 
 
Encuesta
¿Cómo puedo fidelizar a mi cliente? Ofreciéndole más servicios/productos de seguros Ofreciéndole otros servicios Comunicándome de forma periódica con él Dándole valor añadido de forma continuada Todos los anteriores Votar

Entidades Colaboradoras

Allianz
Arag
Asefa
Asisa
AXA
Berkley
Caser
DKV
Europea
FIATC
IMQ
Ipresa - Grupo Fiatc
Lagun Aro
LibertY
Mapfre
Mutuavenir
Previsión Mallorquina
Reale
Santa Lucia
Surne
Zurich

Colegio de Mediadores de Gipuzkoa | C/ Bertsolari Xalbador, 10 - Bajo San Sebastián 20018 Gipuzkoa | T: 943 314 591 | info@mediadoresgipuzkoa.com
Copyright © 2010 Colegio de Mediadores de Gipuzkoa | Aviso Legal y Política de Privacidad | Mediagest
© Pronamic